Dirua diru

Dirua diru https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dirua-diru/@@download/image/201124967ziargi_1361548200.jpg
2011/02/04
erreportajea
Ziargi Etxarte
Jainkoak 7 egunetan egin zuen lurra. Eta gizakiak erail zueneansufrimendura kondenaturiko planeta urdinaren jabetza erosle gosetienhorzkaden menpe gelditu zen. Orduandik diruak marraztu du munduarenorbita, eta aberatsek agindu dute menpekoek utzi dioten bezain beste.


Humanitatearen bilakaera altuera hauetan / ezin poemarik izkiriatu. /Ezin honetako poema lirikorik / -ez eta lerro bat- izkiriatu. /Azkenengo trobadorea 1914 urtean hil zen. / Haren izena ez du gaur eguninork / oroitzen.

Homosexualek urtetako borroka gauzatu dute, baina borroka izateari utzidio negozio bihurtu  denetik. Baldintza bakarra: patrika diruz betetaedukitzea. Etxean lanean dabilen  63 urteko marokoar batek eta 48urteko lehen hezkuntzako irakasle batek osaturiko bikote homosexualakseme bat adoptatu nahiko balu, progreena ere izutuko litzateke; edobehintzat ez lukete Elton John eta bere bikotearen (adin bera edukita) erraztasunaz gozatuko. Arazoa egun ez baita norekin oheratzen zaren,baizik eta soldatapeko langile soilak norekin oheratzen diren.

Makina izugarri konplikatuak daude / behar singleenetarako. / Zigarrobat erre nahi baduzu, botoia sakatu. / Abrigoak elektrikoki botonatzendira. / Larrua irratiaren bidez jotzen dira. / Urdaila ez dadigestiorako beharrezkoa.

Energia eolikoa edota eguzki energia Endesa bezalako enpresahandikoientzat ez balitzateke errentagarria, ez lituzkete mendizerrakerrota zuriz beteko. Planeta salbatzeko Al Gorek hasi duen gurutzadaberrian ekologikoagoa baita mexikar txiroei artoa kentzea bio direnerregaiak egiteko, 4x4 kotxeen salmentak murriztea  baino; eta lautadakeguzki plakez betetzea kontsumoa murriztu beharrean. Eskerrak kotxerikgabeko lehen hiri ekologikoa Dubain eraikiko duten, basamortu erdikogolf zelaietatik hurbil badaezpada. Aurrezkiak dituenak eros dezalabere txokotxoa!

Jakintsu batek O Journal kazetan deklaratu du / oraindik asko faltazaigula kultur maila egokira / iristeko. / Eta begiek negar egitenberriro ikasiz gero / bigarren uholde unibertsala letorke. / (Susmoahartzen diot poema bat izkiriatu dudala)
Akaso Iberdrola, Eroski eta Petronor euskal jatorriko enpresakeuskaltzale eta abertzaleak balira, inork ez luke esango euskarabigarren mailako hizkuntza ez-bateratzailea denik, eta espainolistenakez lirateke kexatuko senatuan euskaraz egiteak duen gastuaz. PoemaDrummond de Andraderena da, Sarrik ederki asko itzulirikoa.