“Directions to see a Ghost” *****

“Directions to see a Ghost” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/directions-to-see-a-ghost/@@download/image/Black_Angels_Directions_to_see_a_Ghost.jpg
2010/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Black Angels
107.zenbakia
“Directions to see a Ghost” *****
Aurreko zenbakian aipaturiko Wooden Shjips San Frantziskoko talde psikodelikoaren arrastoaren atzetik, Austin hiriko (Roky Erickson, 13th Floor Elevators, edo Cold Sun) Black Angels bandarekin egin dut topo; eta aurkikuntza itzela izan da! Seikoteak 16 kantu bildu ditu LP hirukoitz honetan, guztiak 60ko hamarkadako garage rock eta psikodelian tinko iltzatuak. San Frantziskokoekin alderatuz, Black Angelsen proposamena askotarikoagoa da. Kantuetan Velvet Undeground, Black Sabbath edota gorago aipaturiko herrikideen zantzuak antzeman daitezke sitar eta maraka hotsez jantziak.