Dinosauroen aurretik bizi izan zen animalia ezezagun baten fosila aurkitu dute

Dinosauroen aurretik bizi izan zen animalia ezezagun baten fosila aurkitu dute Fosil honek 300 milioi urte izan litzake eta dinosauroak azaldu baino 50 milioi urte lehenago bizi izan zela uste da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dinosauroen-aurretik-bizi-izan-zen-animalia-ezezagun-baten-fosila-aurkitu-dute/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-09-19 a las 12.50.49.png
2022/09/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Fosil honek 300 milioi urte izan litzake eta dinosauroak azaldu baino 50 milioi urte lehenago bizi izan zela uste da.
Dinosauroen aurretik bizi izan zen animalia ezezagun baten fosila aurkitu dute

Adituek zailtasunak badituzte ere animalia identifikatu eta sailkatzen, aurkikuntza guztiz ezohikoa da. Lisa St. Coeur Cormier bigarren hezkuntzako irakaslea izan da fosila aurkitu duena Kanada mendebaldeko uharte batean. Animalia hau orain dela 300 milioi urte atzera bizi izan zen. 

Aurkikuntza erabat ustekabekoa izan zen. 36 urteko irakaslea bere txakurrarekin hondartzan zebilela, hondarretatik adaxka bat edo zuhaitz sustrai bat ateratzen zela behatu zuen. Hobeto begiratu ondoren, ohartu zen animalia baten bizkarrezurraren fosila zela, kaskezur eta guzti!

Aditu batek Coeur Cormier-ek ateratako lehen argazkiak ikusi zituen eta baieztatu zuen dinosauro aurreko garaikoak izan zitezkeela, orain dela 300 milioi urte atzerakoak. Garai horretako espezie askoren arrasto fosil askorik ez dago eta horregatik da horren berezia aurkikuntza hau. 

Izaki hauek Lurrean zeuden dinosauroak iritsi aurretik. Garai haietan, batez ere marrazoak, anfibioak eta narrastiak ziren nagusi. Hondartzan aurkitu den fosil hau txikia da, metro erdi bat luze da, gutxi gorabera, baina xehetasun harrigarriak eskaintzen dizkie ikertzaileei. 

Narrastia dela uste da, baina itxaron egin beharko da proba gehiago egin arte ondorio sendoagoetara iristeko. Alabaina, litekeena da sekula aurretik ezagutu gabeko espezie baten aurrean egotea.