Dinosauro erraldoia

Dinosauro erraldoia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Dinosauro erraldoia
Zientzialariek orain arte ezezaguna zen dinosauro espeziea identifikatu dute, eta diotenez, munduan bizi izan zen animaliarik handiena litzateke. Errusiako adituek duela zazpi urte topatu zuten fosil misteriotsu bat Siberiako ibai batean, eta, ordutik, aztertzen aritu dira. Titanosauroaren familiakoa dela ondorioztatu dute. 40 metroko luzera eta 100 tonako pisua zuela uste dute, hau da, bi pisutako bederatzi autobus bezalakoa zela!