Dinosaur **

Disney ekoiztetxeko animaziozko film ikusgarria da. Steven Spielberg maisuaren Jurassic Park ekoizpen arrakastatsuaren efektu digital iraultzaileak aintzat harturik, ikuslea harrituta uztea du helburu. Aladar dinosauroa tximinoen artean hazi da. Meteoritoek Lur planetako izakien bizitza mehatxatzen dutenean, arriskutik at gidatuko ditu lagunak Aladar xaloak. James Newton Howardek sinatutako soinu bandak are eta ederragoak egiten ditu filmeko eszena liluragarriak. Gidoia, tamalez, pobrea da. Hortaz, efektismo husean hondoratzen da pelikula.