Dinagu-ren azoka ibiltaria Gernikan izango da larunbatean

Dinagu-ren azoka ibiltaria Gernikan izango da larunbatean 20 emakume sortzaileren postuak izango dira azokan arratsaldean eta, horretaz gain, afaldu eta musikaz gozatzeko aukera ere izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dinagu-ren-azoka-ibiltaria-gernikan-izango-da-larunbatean/@@download/image/nomadak luzexka.jpg
2021/10/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudiak: Dinagu

20 emakume sortzaileren postuak izango dira azokan arratsaldean eta, horretaz gain, afaldu eta musikaz gozatzeko aukera ere izango da.
Dinagu-ren azoka ibiltaria Gernikan izango da larunbatean

Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak Nomadak Gaitun azoka ibiltaria antolatu du urriaren 16an, larunbata, Gernikako Astran. Alor ezberdinetako 20 emakume sortzailek beraien postutxoa jarriko dute eta denetariko produktuak bilduko dituzte bertan: bitxigintza, moda, kosmetika, zeramika, ilustrazioa...

Proiektu jasangarrien erakusleiho izatea,  proiektu pertsonalak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileei bultzada ematea, eta diseinuaren eta irudiaren esparruan Euskal Herrian ekoiztutako produktuen eskaintza ikusaraztea du helburu ekimenak. 

Azoka 16:00etatik 21:30era egongo da irekita eta sortzaileen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira. Taberna ere zabalik egongo dela jakinarazi dute. Emakume ekoizleen sukaldea egongo da 20:00etatik 22:00etara eta jarraian, 22:30ean, Nebbian taldearen kontzertua.