Dies dAgost (Dias de agosto / Jours d'aout) ***

Errealitatea eta fikzioa modu erakargarrian nahasi egiten dira Marc Recha kataluniarraren bosgarren filmean. Ramon Barnils kazetari anarkistari buruzko dokumental bat prestatzen ari da Recha. Nekeari eutsi ezinik, opor egun batzuk hartzea erabakiko du. Hala, David anaiarekin bidaia liluragarria egingo du. Bidean, pertsonaia bitxiak aurkituko dituzte. Bukaeran, paisaia eder batekin egingo dute topo. Paradisu galdu horren ahutzetan galduko dira anaia biak. Pau i el seu germa sentiberaren egilearen filmik pertsonalena da, eta bertan, egilearen erraiak ageri-agerian geratzen dira. Natura eta gizakiaren arteko harremanaz dihardu Rechak ohiko estilo berezi eta askeaz. Desorekatua baina txundigarria.