Detroit Soul Ambassador

Duela pare bat zenbaki, 60ko hamarkadako soul musikari honen single bat iruzkindu nuen. Orain, garai hartako single bilduma iritsi zaigu Vampisoul diskoetxeak kaleratuta. Detroitekoak esparru asko jorratu zituen, tartean: konposizioa, bateria, ekoizpena eta diskogintza. Izaera polifazetiko horretatik sortu ziren lan honek biltzen dituen kantak. Diskoaren lehenengo erdian rhythm and blues kutsuko abesti dantzagarriak dira nagusi; bigarrenean, berriz, soul dotorez jantzitako kanta goxoagoak.