Desodorantearen historia

Desodorantearen historia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desodorantearen-historia/@@download/image/25p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Desodorantearen historia
Lehendabiziko desodorantea AEBtan merkaturatu zen 1888an; “Mum” izena zuen (oraindik ere etxe honen desodoranteak aurki daitezke dendetako apaletan). Asmakizunak izugarrizko arrakasta izan zuen berehala. Ez da harritzekoa, izan ere, ordura arte bi bide baino ez zeuden izerdi usaina saihesteko: besapea uretan diluitutako amoniakoaz igurtzea edo bestela, lurrina botatzea. Azken aukera hau biziki nazkagarria zen, izerdi eta lurrin nahasketak sekulako kiratsa sortzen du eta.