Deskargatu sareko argazkiak klik batean!

Iraitz Magariaga komunikazio aholkulariak sareko argazkiak klik bakarrean deskargatzeko trukua du. Hala, sare sozialetako profiletako bat desaktibatu eta argazki guztiak gorde nahi edota besterik gabe profil horretan dituzun argazkiak deskargatu badituzu, ahaztu banan banan egitearen ideia! Probatzek prest?
- Google Chrome nabigatzailean hedapen edo gaztelerazko extensión bat gehitu, DownAlbum izenekoa. Nahikoa da “añadir a Chrome” -n klikatzearekin.
- Behin gehituta, goiko barran agertuko da hedapenaren irudia, atzekalde laranja duen iruditxo bat.
- Twitter, Instagram eta Facebook–eko argazkiak jaisteko balio du. Facebook-ekin adibidea: sartu FB kontuan eta joan deskargatu nahi duzun albumera edota argazki guztiak agertzen diren atalera eta zanpatu goian aipatu dudan ikono hori. Menu bat agertuko da eskuin aldean, argazki asko izatearen kasuan, klikatu “large album optimize” aukeran eta gero “normal” botoi urdinean eta goiko aldean agertuko den karratutxoa onartu ostean argazkiak jaisten hasiko da, hurrengo argazkietan agertzen den bezala.
-
Guztiak jaistean, zuzenean irekiko du argazki guztiak agertuko diren orrialdea, horrela ez bada, klikatu karratu horretan ageri den “output” gainean eta orrialdera eramango zaituzte. Ez dira argazkiak ikusiko, baina lasai, “control – s” sakatuta karpeta nahi duzun tokian gordetzeko aukera emango dizu. Eta trankil hartu, argazki kopuruaren arabehera denboratxo bat emango du karpeta sortzen eta.