Desgaitasunak dituzten panpinak, jolasen bitartez aniztasuna sustatuz

Desgaitasunak dituzten panpinak, jolasen bitartez aniztasuna sustatuz Clare Tawel britainiarrak 2.000 panpin pertsonalizatu ditu desgaitasun ugarirekin, eskuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desgaitasunak-dituzten-panpinak-jolasen-bitartez-aniztasuna-sustatuz/@@download/image/67679503_1809088825904212_2194134745250529280_o.jpg
2020/11/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Clare Tawel britainiarrak 2.000 panpin pertsonalizatu ditu desgaitasun ugarirekin, eskuz.
Desgaitasunak dituzten panpinak, jolasen bitartez aniztasuna sustatuz

Haurrek beren burua islatzen dute panpinetan, baina beti ez dira aurrean duten jostailuarekin identifikatzen, batez ere, gainontzeko haurrengatik bereizten dituzten desgaitasun nabarmenak dituztenean. Arazo horretaz jabetu zen Clare Tawel bere alabarekin; Tawelen alaba gorra da eta audiofonoa behar du, baina bere panpinek ez zuten sekula gehigarri hori izaten. Gauzak horrela, desgaitasunak zituzten panpinak diseinatzeari ekin zion Tawelek; audiofonoak ez ezik, kokleako inplanteak, hodi nasogastrikoak, trakeotomiak, hemangiomak, erbi-ezpainak eta beste hainbat desgaitasun zituzten panpinak egiten hasi zen.

Dagoeneko 2.000 modelo sortu ditu Erresuma Batuko Haur Gorren Elkartearekin batera; bere Facebook orrialdean ikusi daitezke diseinu guztiak, eta web orrialdean eskaerak egin daitezke. Haur panpinak ez ezik, Toy Storyko pertsonaiak sortu ditu audiofonoekin, eta baita iratxoak ere. Tawelek ez du laguntzarik jasotzen, eta eskaerek gainezka egin diote Gabonetan.