Desertuko otien izurrite historikoa; Aldaketa Klimatikoaren beste zantzu bat

Desertuko otien izurrite historikoa; Aldaketa Klimatikoaren beste zantzu bat Ekialdeko Afrikan azken 25 urtetako otien izurrite bortitzena jasaten ari dira, eta gosete larriak eragin ditzake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desertuko-otien-izurrite-historikoa-aldaketa-klimatikoaren-beste-zantzu-bat/@@download/image/20200124-637154946052071831_20200124203509-kyeB-U473114317137cII-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2020/01/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ekialdeko Afrikan azken 25 urtetako otien izurrite bortitzena jasaten ari dira, eta gosete larriak eragin ditzake.
Desertuko otien izurrite historikoa; Aldaketa Klimatikoaren beste zantzu bat

Bibliako izurriteen pare, Afrikan desertuko otien izurrite historikoa gertatzen dabil egunotan. Datuen arabera, Somalian eta Etiopian azken 25 urteetako izurri okerrena da, eta Kenian duela 70 urtetik hona halakorik ikusi gabeak ziren. Adituen esanetan, Aldaketa Klimatioaren ondorio argia da izurritea.

Otien multzo erraldoi hauek egunean 150 kilometroko distantziak egiteko gai dira, eta bidean aurkitzen duten guztia irensten dute, laborantzak txikituz. Gainera, oti hauek 500 aldiz handitu dezakete beren tamaina aurretik kontrolatzen ez badira. Izurrite honek gosete arrisku larrian jarri ditu Afrika Ekialdeko biztanleak.

Hain zuzen, inguruan arnasa hartzen hasiak ziren lehorteek eragindako ondorio latzetatik; urritik azarora bitarte, Afrikako Adarrean erregistratutako euriteak bataz-bestekoa %300 gainditu zuten. Eurite horiek mendebaldeko itsasoetako tenperaturaren igoera eragin dute, Australiako lehorte bortitzak eraginez. Hau da, Afrika ekialdean euriasak izan dituzten bitartean, Australiak bere historiako lehorte larrienetakoa jasan du.

Honek, era berean, bestelako efektu klimatiko bat eragin du; hala, Australiako suteek izan dute otien izurritean eragina, intsektu hauen zabalkunderako baldintza klimatiko bikainak eraginez.

Otien izurritea jasaten ari diren eremuetako biztanleek gosete larriak izan ditzakete; hain zuzen, otiak dira munduko intsektu migratzaile antzinakoena, eta desertuko otiak dira guztietan suntsitzaileenak. Afrikako Adarra abiadura handian irensten dabilen izurriten honen dimentsioak ikaragarriak dira: kilometro koadroko 150 milioi oti topatu daitezke.