Descent into the maeistrom

Ez da erraza metalaren joera berrien artean nabarmentzea. Are gutxiago Sareari esker 'post' taldez gainezka dagoen unibertso batean. Amaraun horretara jotzen dugu eskaintza berrien bila, eta talde australiar honek nire arreta erakarri du. Baliteke euren proposamena berritzailea ez izatea, baina helarazi nahi dituzten sentipenak, giroak eta mezuak erraz iristen dira ahogozoa utziz. Post-metal klixe bihurtzeko bidean, zati lasaiak eta amorruz beterikoak uztartzen dituzte, baina esan bezala, bada osagai erakargarri bat, diskoa gustora entzunarazten duena. Bandcamp-en aurki daiteke borondatezko prezioan.