Desagertzeko arriskuan dauden animaliak Lacosten

Desagertzeko arriskuan dauden animaliak Lacosten Denbora batez, Lacoste arropa markak bere ohiko krokodiloa alboratuko du, desagertu daitezkeen animaliei lekua egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/desagertzeko-arriskuan-dauden-animaliak-lacosten/@@download/image/02-031312-lacoste_joins_the_fight_for_wildlife_conservation.jpg
2018/03/06
berria
Denbora batez, Lacoste arropa markak bere ohiko krokodiloa alboratuko du, desagertu daitezkeen animaliei lekua egiteko.
Desagertzeko arriskuan dauden animaliak Lacosten

Lacoste arropa markak horren famatu egin duen krokodiloa alboratuko du denbora batez; horren ordez, desagertzeko arriskuan dauden hamar animalia josiko dituzte markaren alkandora zurietan. 1936an krokodiloa txertatu zutenetik, lehen aldia izango da narrasti berdea ordezkatuko dutena; horren ordez, hauek dira alkandoretan agertuko diren animaliak: Kaliforniako mazopa, Kaliforniako kondorra, Birmaniako Batagur dortoka, iparraldeko lemurra, Javako errinozeroa, Kapako loroa, Anegada irlako iguana, Sumatrako tigrea, saola ugaztuna eta Cao Vit Gibbon tximua.

 

 

Duela hamar urte, NBEk adierazi zuen egunero 150 espezie desagertuko zirela gizakien eraginaren erruz. Iaz, Mexikoko Unibertsitateko eta Stanfordeko Unibertsitateko ikerlariak harago joan ziren, dagoeneko bueltarik ez duen suntsipen masiboa eragin dugula adieraziz.

 

 

Lacoste markako alkandora hauek 150 euro balio dituzte, eta #LacosteSaveOurSpecies traolarekin, jasotako diru guztia animali horiek babesteko emango dute. Dotore jantzi eta espezieak salbatzeko prest?