Derbi zirraragarrien historia

Biarritz Olympiquek eta Aviron Bayonnaisek 1906tik 2010era bitartean jokatutako derbi guztien xehetasunak bildu dituzte 'L'Histoire du derby basque' liburuan.
Jean-Louis Berhok idatzi du liburua, egunkarietako artxiboetan arakatuta, eta pasadizo ugari bildu ditu. Esate baterako, 1934an finala jokatu zutenekoa. Bi taldeek finaleko partida Bordelen edo Okzitaniako Tolosan jokatzea errefusatu zuten, Euskal Herrian jokatu nahi zutelako. Azkenean baina, ez zieten baimenik eman eta Tolosan jokatu behar izan zuten. Bi taldeen artean lehia handia bada ere, BO eta Aviron ondo moldatu direla nabarmendu du liburuaren egileak.