Depresio maila odol analisi bitartez diagnostikatzeko teknika berri bat garatu dute

Ikerketa Molecular Psychiatry aldizkarian argitaratua izan da. Ikertzaileek 26 bio-markagailu identifikatu dituzte, guztiak odolean daude eta neurgarri bezain naturalak dira. Honela, paziente batean, depresioaren larritasun maila ezberdindu liteke edota etorkizunean depresio zorrotza, nahaste bipolarra edo gaixotasun maniako-depresioa pairatzeko dituen arriskuak jakin.
Artikuluan, ikertzaileek dioten bezala, mundu osoko lau pertsonetatik batek, bere bizitzan zehar, depresioa pairatuko du; horregatik, garrantzitsua da medikuntza zehaztasuna eskuratzea tratamenduak pertsona bakoitzera egokitu daitezen.
Ikerketako burua den Alexander B. Niculescu psikiatra eta neurozientzialariak aipatu du odoleko bio-markagailuak tresna garrantzitsua bilakatzen ari direla nahaste psikologikoetan subjektuaren hautematea edota osasun profesionalen inpresioa fidagarriak ez direnean. "Odol analisi hauek zehastasunerako ateak ireki ditzakete", gehitu du zientzialariak.
Gainera, diagnostiko eta terapietarako egindako aurkikuntzez gain, ikertzaile taldeak behatu du gogo-aldarteko nahasteak erloju zirkadianoaren geneek baldintzatzen dituztela. Horrek azaldu lezake paziente batzuk garai sasoi jakin batzuetan zergatik egiten duten okerrera edo zergatik pairatzen dituzten lo alterazioak.
Ikertzaile talde honen hurrengo helburua egindako aurkikuntzak praktika klinikora eramatea da, eta baita farmako berrien garapenean kolaboratzea ere.