Denboran bidaiatzen duen ‘Talk-Show’-a

Oraindik ez dute denboran bidaiatzeko makina asmatu, baina horrek ez du esan nahi iraganeko ‘ni’-arekin hitz egiteko aukerarik ez dugunik... Horren adibide dugu Peter Emshwiller. Hemezortzi urte zituela, bere burua grabatu zuen etorkizuneko Peterri galderak eginez. Orain, ia 40 urte igaro direnean, 56 urterekin, gaztea zenean egindako galderak erantzun ditu. Sortutako elkarrizketa ezin bitxiagoa da. Horra denboran bidaia egiten duen historiako lehen talk-show-a.