Denboraldiko azken partidua irainak bizkarrean zintzilik jokatu dute futbol talde bateko jokalariek

Cadizeko probintzian partiduetan zehar entzun behar izaten dituzten irain arrazistak salatzeko denboraldiko azpen partiduan kamiseten bizkarrean euren izenen ordez jasotzen dituzten irainak jarri dituzte. Kamisetetan “mono” (tximua), “negrata”, “esclavo” (esklabua), “simio” (zimino), “sudaca”, “sin papeles” (paperik gabea), “gorila”, “gitano” (ijito), “indio”, “nigga”, “moro”, “ilegal” (ilegala), “morenito” (beltzarana), “escoria” (zaborra), “inmigrante” (etorkina) eta “negro” (beltza) hitzak azaltzen dira. Horrelaxe paratu ziren argazkirako bost urteko ibilbidea duen taldeko jokalariak, irain horiek azalaraziz Omar, Bassirou, Eic, Abdoulaye, Osaivbie, Ivan, Issa Abdou, Mourtalla, Abdelmounim, Modou edota Mohamed bezalako izenak azaldu beharrean. Jasaten duten arrazismoa eta irainak salatzeko oso modu ikusgarria izan zen eta protesta kamiseta hauekin jokatu zuten denboraldiko azken partidua.
Ekimen honekin aldarrikatu nahi izan dute pertsonak direla eurak ere, bere izen, abizen, sentimendu, ilusio eta historiekin atzean. Balio beza sentsibilizazio kanpaina honek futbol partiduetan, baita profesionaletan ere, futbolari batzuek jasaten dituzten irain matxistak murrizteko. Gizarte hipokrita honi sekulako gola sartu dio talde andaluzak, jarrai dezala horrela!