Demokraziaren zikinkeriak

Demokraziaren zikinkeriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/demokraziaren-zikinkeriak/@@download/image/10p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Demokraziaren zikinkeriak
Botoa ematerakoan, herritarrek gogoko alderdi edo hautagaiaren papertxoa aukeratu eta hautestontzian sartzen dute. Zenbait pertsonek, berriz, hauteskunde sistema kakazaharra dela uste dute, eta ideia horrekin zintzo jokatzen ahalegintzen dira. Ekuadorren, esaterako. Hego Amerikako herrialde honetako hautestontzi batean kaka mokordoa topatu zuten. Inork ez daki kaka mokordoa nola sartu zuten, baina kontua da, mahaiko arduradunek hautestontzia zabaldu zutenean, han zegoela herritar anonimoaren "iritzia". Botoa sakratua dela eta iritzi guztiak errespetatu behar direla diote; galde diezaietela boto zenbaketa eskularruz eta maskaraz lagunduta egin behar izan zutenei!