Democrazya

Democrazya https://www.gaztezulo.eus/albisteak/democrazya/@@download/image/Democrazy.jpg
2012/04/06
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Su Etena
128.zenbakia
Punk eta hardcore ukitua duen metal gordina aurkituko duzu Lekarotz aldetik datozten baztandar gazte hauen lehen lanean. Letrak ere zorrotzak dira eta gizarteari kritika gupidagabea egiten diote; hirukoak ez du inor libre utzi. Besteak beste, Anestesia edota Berri Txarrak bezalako taldeen zantzuak nabari dira zortzi abestiz osatutako maketa honetan. Gainera, doan entzungai dago beraien Myspacean, beraz, ez duzue aitzakiarik. Zuzenean grabatua da eta, kalitate aldetik hobetu badaiteke ere, oso debut txukuna!