Dembre

Dembre https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
Dembre
Gaur egun Turkiako Antalya probintzian dagoen herria den arren, kokaleku bertsuan eraiki zuten Myra herria k. a. laugarren mendean. Greziarrak eta erromatarrak bizi izan ziren bertan, eta orduan eraikitako hainbat harrizko monumentu bisitatu daitezke gaur egun. Horien artean deigarrienetakoa nekropolia da. Mendi pareta harritsuen artean egindako hilerria da. Familia bakoitzak hildakoak hilobiratzeko gela bat zeukan eta ateak gizaki tamainako figurekin atontzen zituzten. Orduan eraiki bezala mantendu da arkitektura gaur egun arte. Deigarri bezain ikusgarria da Turkiako lurrotan dagoen hildakoen tenplua.