Deloreanen azken kontzertuak
Taldea bereizi egingo da, 18 urteko ibilbidearen ondoren; hemen beren despedidako kontzertuak.

Delorean talde zarauztarrak agur esateko unea iritsi zaiola erabaki du. 18 urteko ibilbidearen ondoren, beraz, taldeak bereizteko erabakia hartu du; agurra eman aurretik, baina, azken itzuli bat eskainiko dute.
Zehazki, lau data eman dituzte beren ibilbide musikalari agur esateko. Urte berriarekin batera, Bartzelonan izango dira, Apolo aretoan, otsailaren 22an; jarraian, Madrilgo Joy Eslavan, otsailaren 23an; ondoren, Donostian izango dira martxoaren 26an, Intxaurrondo Kultur Etxean; eta azkenik, Bilbon amaituko dute martxoaren 15ean, Kafe Antzokian.