Delirium T. Band kontzertua, ostiral honetan Lekeition

Delirium T. Band kontzertua, ostiral honetan Lekeition https://www.gaztezulo.eus/albisteak/delirium-t-band-kontzertua-ostiral-honetan-lekeition/@@download/image/20127115112delirium_t_band.jpg
2012/12/13
berria
80ko hamarkada amaieran sortua, euskal rockaren erreferentzia izan da Delirium Tremens Mutrikuko taldea. Bi hamarkada beranduago, taldekide izandako Andoni Basterretxeak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, uztailak 13, Lekeitiko Musika Bandarekin.

Hirukote moduan 1987an hasi zuten beren ibilbidea. Punk britainiar estiloa zutela eta, euskal rock erradikalaren baitan kokatu zituzten berehalakoan, eta 1989an kaleratu zuten lehen lana, Ikusi eta Ikasi. Gerora beste bi lan ere kaleratu zituzten, eta Kaixo, Ihes eta Boga-Boga bezalako kantak klasiko bilakatu dira euskal rockaren baitan.

Ibilbide laburra izan zuten, 1991n desegin baitzen taldea. Oraingoan, baina, 21 urte geroago, Andoni Basterretxea taldeko abeslaria eta gitarra jolea igoko da taula gainera Lekeitioko Musika Bandarekin batera, Delirium T. Band moduan izendatu duten kontzertuan.

Kontzertua 23:00etan hasiko da Lekeitioko plazan, eta lehenik eta behin banda arituko da bakarka, hainbat obra eskainiz. Ondoren Basterretxea batuko zaie, eta lau kanta eskainiko dituzte elkarrekin. Sarrera doakoa izango da, eta aukera ezin hobea denbora luzez entzun ezin izan diren doinuez gozatzeko.