Del Tororen 'The Shape Of Water', plagioa?

Del Tororen 'The Shape Of Water', plagioa? 'Let Me Hear You Whisper' film laburra goitik behera kopiatu izana leporatu diote zuzendari mexikarrari; Oscar sarietarako 13 izendapen ditu filmak. Egia ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/del-tororen-the-shape-of-water-plagioa/@@download/image/forma-agua.jpg
2018/02/23
berria
'Let Me Hear You Whisper' film laburra goitik behera kopiatu izana leporatu diote zuzendari mexikarrari; Oscar sarietarako 13 izendapen ditu filmak. Egia ote?
Del Tororen 'The Shape Of Water', plagioa?

Sekulako arrakasta izaten ari da Guillermo del Toro zuzendari mexikarraren The Shape Of Water filmak. Oscar sarietarako 13 izendapen lortzeaz gain, Veneziako zinema jaialdian Urrezko Lehoia eskuratu zuen, eta Urrezko Globoetan zuzendari onenaren saria eraman zuen. Dena den, Oscarren bezperan, filmaren aurkako salaketa larri bat aireratu dute.

 

 

Dirudienez, del Toro 1969ko film labur batean oinarritu da bere pelikula arrakastatsua egiteko orduan. Film labur hori Let Me Hear You Whisper da, eta dagoeneko zendu den Paul Zindelek zuzendu zuen. Hain zuzen, bere seme David Zindelek jarri du del Tororen aurkako salaketa.

 

 

Dena den, del Toro ez da gehiegi larritu; aipatu duenez, aspalditik zuen munstro baten eta emakume baten arteko harremanaren inguruan istorio bat kontatzeko asmoa.

 

Eta zuei, zer iruditzen zaizue? Del Tororen lana ikusi baduzue, jarraian duzue Zindelen film laburra ikusteko aukera. Alderatu eta eman zuen iritzia!