Del Toro iraultzailea

Emir Kusturica zuzendari serbiarrak Pantxo Villari buruzko filma errodatuko du. Hasiera batean, bazirudien Johnny Deppek egingo zuela iraultzaile mexikarrarena, baina azkenean Steven Soderberghen esanetara Ernesto Che Guevara bi filmetan gorpuztu duen Benicio del Toro izan da aukeratua. Gidoia idazteko, Dom za vesanje (Ijitoen garaia, 1988) eta Crna macka, beli macor (Katu zuria, katu beltza, 1998) filmetan egin bezala, Gordan Mihic idazlea izango du laguntzaile Kusturicak.