Deisel, modan jarri den marka faltsua

Deisel, modan jarri den marka faltsua Imitazioak markari irabazi dio! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/deisel-modan-jarri-den-marka-faltsua/@@download/image/2018-w06-deisel-hp.jpg
2018/02/16
albiste-laburra
Imitazioak markari irabazi dio!
Deisel, modan jarri den marka faltsua

Faltsua den marka batekin negozioa egitea ezinezkoa dela uste baduzue, adi Diesel markari egin diotena; bere markaren imitazio bat salgai jarri zuten New Yorkeko Canal Streeteko dendetan. Zorakeria? Absurdoa? Guztiz kontrakoa; Instagramen dagoeneko 46 mila argitalpen egin dituzte Deiselen arropekin.

 

Sudadera eta kamiseta sorta aste honetan jarri dute salgai, imitazio batek izan dezakeen prezioan. Dena den, dagoeneko jendeak bildumarako pieza moduan erosi du. Modaren mundu eroa!

 

Eta zer egin du Dieselek inbasio horren aurrean? Oso erraza; ezin baduzu zure aurkariarekin, batu zaitez! Begira nola erantzun duten bideo honetan:

 

 


Otto Vansek dagoeneko lortu du Deisel sudadera!