‘Deep web’. Interneteko iluntasunean barrena

Guztia Interneten dagoela esan ohi da, bilatzailean hitzak sartu eta behar duguna aurkitzen dugula. Sarean dagoen informazio gehiena baina, ezkutuan dago.
Egunero erabiltzen dugu Sarea, aisialdirako, lanerako edota edozein galderaren erantzuna bilatzeko. Edozer gauza aurkitu daiteke Interneten. Sare sozialez aparte, normalean, gure beharrak asetzeko bilatzaile bat erabiltzen dugu, gehienetan Google, Bing edo Yahoo. Ondorioz, bilatzaile horiek aurkitzen ez dutena, Interneten ez dagoela esan ohi dugu.
Baina baieztapen hori ausartegia da. Izan ere, Sarean bilatzaileek indexatzen ez dituzten milioika web orrialde daude. Estimazio askoren arabera, Interneten dagoen informazioaren %96a deep web edo Internet sakona da. Beraz, esan daiteke Interneten dagoen informazio gehiena kontrolik gabe edo ezkutatuta dagoela.
Deep web delakoaren barnean urperatzeko (web arruntetan nabigatu egiten dela esaten denez, sakoneko Interneten ibiltzea urperatzea dela esaten dute zenbaitek) TOR izeneko softwarea behar dugu. Firefox bezalako nabigatzaile baten bidez, TOR izeneko sarean modu anonimoan nabigatzeko aukera dago. Anonimotasun hori dela eta, deep web barnean denetarik aurkitu eta egin daiteke, baita legez kanpoko gauzak ere: drogak eta armak erosi, edo sikarioak kontratatu, adibidez. Horretarako moneta erabiliena Bitcoin delakoa da. Erne, legez kanpoko web horiek bisitatzea soilik delitua baita.
Eta adi, deep weba ez da Matrix mundua. Ez da errealitatetik kanpo dagoen zerbait, benetako pertsonak harremanetan jartzen dituen tresna baizik. Internet XXI. mendean komunikatzeko eta informazioa elkartrukatzeko dugun tresna potenteena da, eta tresna horren erabilpen ona edo txarra egitea gizakion esku dago.
Desatseginak diren gauza horiez gain, bestelako informazio asko dago deep webean gordeta: bilatzaileek indexatzen ez dituzten datu-base konfidentzialak, ekonomiari edo klimari buruzko ezkutuko informazioa… Wikileaks bera ere sare horretan zegoen.
Ezagutzen dugun Sarean hainbat domeinu daude, .com, .eu edota .net adibidez. Sare sakonean murgiltzerako orduan .onion domeinuak dira nagusi. Domeinu horietara soilik TOR saretik sartu daitekeenez, bilatzaileek ezin dituzte domeinu horiek indexatu, eta ondorioz, edukia atzitu. Gainera, helbide horiek ez dira ezagutzen ditugun ohiko helbideak bezalakoak, erraz gogoratzeko modukoak, www.gaztezulo.com adibidez. .onion domeinuko helbideak ausaz sortutako karakterez osatzen dira. Orduan, bilatzaile erabilienek helbide horiek ez badituzte indexatzen, eta helbidea bera gogoratzea ezinezkoa baldin bada, nola nabigatu edo urperatu deep webean? The Hidden Wiki erabilitzea aukera bat izan daiteke; .onion domeinuen aurkibide gisa funtzionatzen duen wiki bat da.

Aipuak
Twitter kontu honetan euskarazko aipuak txiokatzen dira: politikaren ingurukoak, filmetako aipuak, jende ospetsuak esandakoak...

CollegeHumor
Bideo eta irudi muntaia ezin dibertigarriagoak biltzen dituen web orrialde umoretsua.

Vitanect
Gaixotasunen bat duten pertsonen artean modu anonimoan informazioa trukatzeko baliagarria den sare sozial berria.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

CollegeHumor
Bideo eta irudi muntaia ezin dibertigarriagoak biltzen dituen web orrialde umoretsua.
INFORMAZIO BILA