De Niro, DiCaprio eta Kennedy

De Niro, DiCaprio eta Kennedy https://www.gaztezulo.eus/albisteak/de-niro-dicaprio-eta-kennedy/@@download/image/legacy_of_secre_1469619814.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
De Niro, DiCaprio eta Kennedy
Lamar Waldron eta Thom Hartmannek idatzitako liburuan oinarrituta, Carlos Marcello eta Jack Van Laninghamen benetako istorioa kontatuko du Legacy of Secrecy filmak. Gizon txikia ezizenaz ezaguna zen Marcello mafiosoak John F. Kennedy hiltzeko agindua eman zuela aitortu zion Van Laningham FBIko informatzaileari. De Niro izango da lehena eta DiCaprio bigarrena. Silver Linings Playbook komediarekin 2012ko zuzendaririk laudatuenetakoa izan zen David O. Russell izango da zuzendaria.