De la Iglesia Zugarramurdira

De la Iglesia Zugarramurdira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/de-la-iglesia-zugarramurdira/@@download/image/2012122859alex_De_la_Iglesia.jpg
2012/12/13
berria
Zuzendari bilbotarrak hilabete honetan La chispa de la vida estreinatu eta laster batean ekingo dio film berria errodatzeari. Las brujas de Zugarramurdi izango du lanak izenburu, eta 1610ean Logroñon sorginkeria leporatuta inkisizioak erre zituen 11 pertsonen istorioa izango du ardatz. Hori bai, istorioa gaur egunera moldatuko du De la Iglesiak bere lanetan ohikoa den komedia beltzaren ezaugarriak baliatuta. Carmen Maura, Carolina Bang, Terele Pavez eta Hugo Silva aktoreak izango dira tartean.