De la cuna a la tumba

De la cuna a la tumba https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
De la cuna a la tumba
174.zenbakia
De la cuna a la tumba
Zortzi abestidun post-hardcore proposamen interesgarria datorkigu Sevillatik. Tenpel, Catorce edota Astronomist taldeetan zaildutako musikariz osatutako talde berriak, lehen diskoa kaleratu berri du. Ez zuten halanolako emaitzarik nahi, eta Amerikako Estatu Batuetaraino joan dira masterizazioa egitera. Saiakerak merezi izan duela dirudi, soinu garbiak, instrumentazio konplexuak eta abeslarienaren lan apartak, entzulearen arreta behin eta berriz eskatzen baitu. Zati gogorragoak izan arren, Spartarenak bezalako doinu samurragoak ditu oinarri lan honek, poesia eta letra landuek kutsu intelektuala ematen diote.