David Lynch-en esperimentu berria: egunero, eguraldiaren partea ematea

David Lynch-en esperimentu berria: egunero, eguraldiaren partea ematea Zinema zuzendariak hilabete darama bere Youtube-ko kanalean Los Angeles-eko eguraldiaz hitz egiten, eta inork ez daki zergatik. Obra berria ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/david-lynch-en-esperimentu-berria-egunero-eguraldiaren-partea-ematea/@@download/image/Captura de pantalla 2020-06-18 a las 09.17.27.png
2020/06/18

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zinema zuzendariak hilabete darama bere Youtube-ko kanalean Los Angeles-eko eguraldiaz hitz egiten, eta inork ez daki zergatik. Obra berria ote?
David Lynch-en esperimentu berria: egunero, eguraldiaren partea ematea

Maiatzaren 5ean hasi zen, eta ordutik, egunero-egunero, David Lynch zinema zuzendariak (Mullholand Drive, Twin Peaks, Blue Velvet, Eraserhead) Los Angeles hiriko parte meteorologikoa ematen du David Lynch Theater bere Youtube-ko kanalean. Alkandora beltzez jantzita, bideo hauetan ez dugu eguraldirik ikusten, kamerak ez baitu leihoetara begiratzen; argi aldaketengatik ez balitz, zuzendaria bunker moduko batetik hitz egiten duela dirudi.

Egun onak emanez, zinema esperimentalaren erregeak bere tailerreko leihoetara begiratzen du egunero, bertatik ikusten duena deskribatuz. Ordea, ez du hurrengo egunetako eguraldiaren aurreikuspenik egiten; soilik, egunean ikusten duena azaltzen du. 

Ez da Lynch-ek eguraldiaren partea ematen duen lehen aldia; 2000-2008 urteetan, antzeko parteak ematen zituen ere. Bideo horietan, noiz edo noiz Laura Dern agertzen zen, bestetan zuzendaria Maxim aldizkaria irakurtzen ikusi genezakeen, eta hainbatetan Eraserhead bezala agertzen zen:

Orain, 12 urte beranduago, badirudi esperimentuarekin jarraitzeko asmoa duela, baina... zergatik? Ez dakigu konfinamenduaren ondorioak diren ala obra berri bat iragartzeko modua topatu duen. Dakiguna da bideo horietan kritiko agertu dela AEBetako osasun sistemarekin, eta Black Lives Matter mugimendua babestu du ere. Pandemiaren ondorioak erretratatzen ariko ote da?