Datorren ostiralean izango da Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa

Karrikestu Elkarteak antolatuta, Etxarri Aranatzen izango da datorren ostiralean, apirilak 20an, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta sei bertsolarik parte hartuko dute bertan.
Duela hiru urte antolatu zuten lehen aldiz Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa eta aurten Karrikestu Elkarteak Etxarriko Udalarekin, Bierrik Fundazioarekin eta Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean hirugarren edizioa abian jarri du.
Gorritiko Julio Sotok, Antsoaingo Saioa Alkaizak, Baionako Xumai Muruak, Berrizeko Miren Amurizak, Laudioko Izar Mendigurenek eta iazko txapelketan irabazle izan zen Beñat Gaztelumendi donostiarrak parte hartuko dute Bertso Afari Txapelketa honen III. edizioan.
Afarirako txartelen prezioa 18 eurokoa izanen da eta kopurua mugatua. Sarrerak eskuratzeko Etxarriko Xapatero eta Lekuona tabernetan aukera izango da.
Noiz: Apirilak 20, ostirala, 21:30etan
Non: Etxarri Aranatzeko Karrikestu Elkartean
Bertsolariak: Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xumai Murua, Miren Amuriza, Izar Mendiguren eta Beñat Gaztelumendi.
Sarrera: 18 euro
Xapatero eta Lekuona tabernetan edo:
610 610 575 telefono zenbakian

Euskal Herriko III. Bertso Afari Txapelketa