Datorren ostiralean abiatuko da Bartzelonako Zinemaldia

Otsailaren 1etik 28ra bitarte euskal zinemak tartea izango du Bartzelonan, Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Zinemaldian. Aurtengoa 13. edizioa izango da, eta egitarau zabala prest da dagoeneko.
Urtero bezala, euskal zinemak ekoitzi dituen film aipagarrienak ikusgai izango dira otsailean Bartzelonan. Guztira, 1 hitzordu antolatu ditu Kataluniako hiriburuko Euskal Etxeak, eta horietan proiekzio bakoitzeko ordezkari baten solasaldia izango da, gainera.
Mundu guztitik bidaiatu ondotik Kimuak laburmetraiak irekiko du Bartzelonako Zinemaldiaren 13. edizioa. Borneko pasealekuan izango da lehen hitzordua ilunabarreko 20:00tan. Hilabeteko gainontzeko egunetan, berriz, Aita, zonbia naiz animzaioa, Gazta Zati Bat, eta Barrura begiratzeko leihoak filmak ere ikusgai izango dira, besteen artean.
Bartzelonako Zinemaldi honetako azken emanaldia berriz, otsailaren 28an izango da, eta kasu honetan, proiekzio ofizialetatik haratago euskara ikasleen bideo lehiaketaren emanaldia izango da.
Ordezkari nagusiak, Bartzelonan
ZInemaldiko egitaraua osatzen duen ekitalde bakoitzeko ordezkari batekin solasaldia izango da Bartzelonan. Hala nola, Angel Amigo produktorea izango da Memorias de un conspirador dokumentalaren proiekzioan, Ion Maia, Gazta Zati Bat lanarenean, eta Baztan pelikularen proiekzioan berriz, Unax Ugalde.
Emanaldi guztiak ikusteko euro bakarra ordaindu beharko du bertaratu nahi duen guztiak, Gazta Zati bat eta Kimuak proiekzioa salbu, doako emanaldiak izango baitira.
Otsailak 1, ostirala
'Kimuak' Euskal laburmetraien aukeraketa
Otsailak 7, osteguna
'Memorias de un conspirador'
Angel Amigo produktorearekin solasaldia
Otsailak 8, ostirala
'Aita, zonbia naiz animazioa'
Beñat Beitia produktorearekin solasaldia
Otsailak 9, larunbata
'Emak bakia'
Oskar Alegriarekin solasaldia
Otsailak 14, osteguna
'Bypass'
Gorka Otxoa aktorearekin solasaldia
Otsailak 15, ostirala
'Gazta zati bat'
Ion Maia zuzendariarekin solasaldia
Otsailak 16, larunbata
Zinema festa, 'Vine a gaudir del Carnestoltes disfressat de cinema'
Otsailak 21, osteguna
'Dragoi ehiztaria'
Asier Hormaza aktorearekin solasaldia
Otsailak 22, ostirala
'Barrura begiratzeko leihoak'
Josu Martinez zuzendariarekin solasaldia
Otsailak 23, larunbata
'Baztan'
Unax Ugalderekin solasaldia
Otsailak 28, osteguna
Euskarazko ikasleen bideo lehiaketa, laburmetraiak

Egitaraua: