Datorren larunbatean reggaezaleek Armintzan dute hitzordua

Datorren larunbatean reggaezaleek Armintzan dute hitzordua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/datorren-larunbatean-reggaezaleek-armintzan-dute-hitzordua/@@download/image/201171421612428_reggae3_copia.jpg
2012/12/13
berria
Datorren larunbatean reggaezaleek Armintzan dute hitzordua
Larunbatean izango da Armintzan 1990. urtetik herriko festen aitzakiarekin antolatzen duten Txapel Reggae jaialdia. Aurtengo kontzertuen artean aipagarriena, General Levy londinensearena izango da.


Reggae zaleentzat ezinbesteko hitzordu bilakatu da duela hogei urte tradizio bilakatu zen festak. Lehenengo edizioetan kartela genero horretan murgiltzen hasi ziren euskal taldeek betetzen bazuten ere, gaur egun, Europako reggae jaialdi hoberenetan aritzen diren taldeek ere pisua hartu dute, beti ere, bertako musika taldeekin tartekatuz.
Aurten, Thunda Clap-ek eta Donostiako Tacunah Reggae Band taldeek, Smooth Beans kantabriarrek eta Valentziako Kik Sap-ek joko dute besteen artean. Europa mailan, berriz, aipagarriena General Levy izango da aurtengo kartelan.