Datorren asteburuan hasiko da Iparraldeko Bertsolari Txapelketa

Datorren asteburuan hasiko da Iparraldeko Bertsolari Txapelketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/datorren-asteburuan-hasiko-da-iparraldeko-bertsolari-txapelketa/@@download/image/20109101079Amets.jpg
2012/12/13
berria
Datorren asteburuan hasiko da Iparraldeko Bertsolari Txapelketa
XXX, Xapelketa gaztea, elkarte heldua du lelo. Muskildin izango da lehen  kanporaketa, larunbatean, hilak 18, 21:00etan. Txapelketaren finala azaroaren 13an izango da, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. 2008an egin zuten aurreneko aldiz Xi-la-ba txapelketa (Xibero, Lapurdi eta Baxe Nabarreko txapelketa) eta Amets Arzallusek jantzi zuen txapela.

Hona hemen txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda:
Odei Barroso, Patxi Iriart, Bixente Hirigarai, Joanes Etxeberria, Ximun Cazaubon, Ramuntxo Christy, Miren Artetxe, Xumai Murua, Mattin Luku, Kristiñe Txoperena, Txomin Elosegi, Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi, Mixel Aire, Bixente Luku, Eneritz Zabaleta, Maindi Murua, Xan Alkhat, Amets Arzallus eta Sustrai Colina.

Aurkezpen ekitaldian, Bertsularien Lagunak Elkarteak Ipar Euskal Herrian bertsolaritza bizirik egon dadin euren alea jarri duten hainbat lagunen izenak zerrendatu dituzte: Martin Larralde Bordaxuri, Katcho, Mattin Irabola Matxin, Joanes Otxalde...

Saioetarako sarrerak honako tokietan erosi ahal izango dira:
Senpere: Bertsularien Lagunak Elkartean
Baiona: Elkar Megadendan
Hazparne: Xurieta ostatua
Donibane Garazi: Kalaka ostatua
Maule: Herri Ekoizpen saltegia
Pausu: Xaia ostatua