Data aldaketa Expogrown!

Data aldaketa Expogrown! Urtero Irungo Ficoban antolatzen duten kalamu azoka apirilera pasa dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/data-aldaketa-expogrown/@@download/image/088d6a23-cea4-4552-acf0-f7b2e2b2cfb2.jpeg
2018/11/16
berria
Urtero Irungo Ficoban antolatzen duten kalamu azoka apirilera pasa dute!
Data aldaketa Expogrown!

Orain arte irailean ospatu badute ere, datorren urteko Expogrow kalamuaren azoka apirilera pasa dute. Hala, 2019ko apirilaren 26, 27 eta 28 kalamuaren adituekin beteko da Irungo Ficoba.

Nazioarteko kalamu azoka garrantzitsuenetako bat da Expogrow; iaz, orotara, 5.000 m2-ko erakusketa-gunea eta bost kontinenteetatik etorritako enpresen 180 postu baino gehiago izan ziren, sektoreko azken berritasunak ezagutzera hurbiltzen diren profesional nahiz kontsumitzaileen eskura. Musika jaialdia ere bilakatu da azokaren zigiluetako bat. Iaz, azoka kanpoko gunean (7.000 m2) zuzeneko emanaldiekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Aurten, hauek izango dira musikariak: B-Real de Cypress Hill, Lee Scracht Perry & Mad Professor, Asian Dub Foundation, Marea, Berri Txarrak, Morodo, Third World, Fyahbwoy, Chambao, SinSemilia, Nâaman, Biga Ranx, Deluxe, Demi Portion, Muchachito, El Canijo de Jerez… Ez galdu!

SARRERA EROSTEKO HEMEN.