Dashiell Hammett: Belatza "gorria"

Ziurrenik, gehienok ezagutuko duzue John Houstonek zuzendutako "Maltako belatza" filma. Humphrey Bogart, Sam Spaden rolean. Zine beltzaren klasiko honek Dashiell Hammett idazleari zor dio bizitza, genero beltzak eman duen idazlerik handiena, Raymond Chandlerrekin batera.
Hammett 1894an jaio zen AEBetan, Marylandeko St. Mary konderrian. Bizitzako lehen urteak Filadelfian eta Baltimoren igaro zituen. Ikasketak egin ostean, hainbat lanbidetan aritu zen: inguruko tren konpainietan, fabrika eta bulegoetan, gaizki ordaindutako aldikako egitekoetan eta abarretan. 20 urte zituela, bizitza aldatuko zion iragarkia irakurri zuen egunkarian. Iragarki hari esker, Pinkerton Agentzian sartu zen lanean. Agentzia hau AEBetako ikertzaile pribatuen sektorean ezagunena zen.
Pinkertonenean izandako esperientzia benetan baliotsua izan zen Hammettentzat. Aspalditik zerabilen buruan idazle bihurtzeko ideia. Esan eta izan. 1922an, agentzia utzi, eta ipuinak idazteari ekin zion Smart Set edo Black Mask bezalako aldizkarietan. Berehala heldu zen arrakasta. Ospe hori biribiltzera etorri ziren 1929 eta 1934 bitartean argitaratutako eleberriak: "Uzta gorria", "Daindarren madarikazioa", "Maltako belatza", "Kristalezko giltza" eta "Gizon argala". Bere eleberri gehienak euskarara itzulita daude.
1934an argitaratu zuen azken eleberriaren ostean, Hammettenak egin zuen eleberrigile bezala. Jakina, berak ez zekien oraindik. Garai hartan hasi zen zinearen industriarentzat lanean gidoigile modura. Berehala etorri zen, ordea, II. Mundu Gerraren etena. Handik itzulitakoan, Hammettek 51 urte zituen; sekulako ospea irakurleen artean eta etorkizun oparoa zain. Tamalez, guztia izorratu zen. McCarthy senatariaren 'sorginek' ehizatu zuten. Hammett aspalditik zen AEBetako Alderdi Komunistako kide. Ez zioten hori barkatu. Hammettek uko egin zion lagunak salatzeari. Kartzela zigorra ezarri zioten. Hollywoodeko zerrenda beltzean zegoen. Irabazi guztiak kendu zizkioten hurrena, zituenak eta izan zitzakeenak, egile eskubideengatik zegozkionak barne.
Bere baitan bildu, eta bizitza lasaia eramaten saiatu zen handik aurrera. 1961ean hil zen, biriketako minbiziak jota.