Darth Vader eta artea

Star Wars film sortaren jarraitzaileek biltzarra egin dute Los Angelesen, eta besteak beste, Darth Vader zitalaren kaskoetan egindako artea ikusteko aukera izan dute. Ekimenaren sustatzailea jostailu enpresa bat izan da, eta hainbat estilotako artistekin harremanean jarri da, Vaderren kaskoak margotu zitzaten. Pop art, graffitti, tatuaje edo underground kaskoak izan dira emaitza.