Daredevil **

Daredevil ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/daredevil/@@download/image/28p44-3.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mark Steven Johnson. Aktoreak: Ben Affleck, Michael Clarke Duncan, Jennifer Garner, Colin Farrell. Generoa: abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 107 minutu.  
28.zenbakia
Daredevil   **
Marvel argitaletxeko komikietako pertsonaiarik liluragarrienetarikoa da Daredevil. Egunez, Matt Murdock abokatu itsu aberatsa da. Gauez, berriz, gaizkileen kontrako borroka amaigabean diharduen saguzahar itxurako superheroi ausarta. Kingpin eta Bullseye zitalen aurka borrokatzeaz gain, Elektra soldatapeko hiltzaile xarmagarriarekin ere maiteminduko da Daredevil. Tim Burtonen Batman apartaren atmosfera iluna hartu omen zuen eredu Steven Johnsonek Daredevil filmatzeko unean. Emaitza oso bestelakoa da, ordea.