“DARDAREN INTERPRETAZIOA” ****

“DARDAREN INTERPRETAZIOA” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dardaren-interpretazioa/@@download/image/85p62Senperena.jpg
2008/05/04
kritika
Testua: B. Malone
JOSERRA SENPERENA
85.zenbakia
Plazer hutsa. Horixe da Dardaren interpretazioa. Joserra Senperena (1999), eta Blues pasadazioak (2002) diskoen ondotik, nekez hobetu ahal daitekeen mailara heldu da Senperena pianojolea. Piano, kontrabaxu eta bateriarako konposatutako hamairu abesti hauek blues onena hitz egiten dute, blues onenarekin gertatzen den bezala, nota bakoitzari dar-dar eginaraziz. Nekez jar daioke atmosfera egokiagorik Harkaitz Canoren poesiari, eta nekez egon daitezke sintonia egokiagoan istorioak eta musika. Ardo onak bezala, urteekin hobera egiten ari da Senperena.