Darabilbo programak euskarazko aisialdiko ekintzak antolatu ditu apirilerako

Darabilbo programak euskarazko aisialdiko ekintzak antolatu ditu apirilerako Orientazio-jolasa, literatura-hitzaldia, gastronomia eta kakorratz-laneko tailerrak izango dira datorren hileko eskaintzaren barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/darabilbo-programak-euskarazko-aisialdiko-ekintzak-antolatu-ditu-apirilerako/@@download/image/darabilbo.jpg
2022/03/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Orientazio-jolasa, literatura-hitzaldia, gastronomia eta kakorratz-laneko tailerrak izango dira datorren hileko eskaintzaren barruan.
Darabilbo programak euskarazko aisialdiko ekintzak antolatu ditu apirilerako

Darabilbo udal programak hainbat ekintza eskainiko ditu apirilean. Hileko lehenengo jarduerak Korrikarekin izango du zerikusia. Apirilaren 1ean bi orientazio-saio egingo dira Santutxu eta Txurdinaga auzoen artean. Saioek bina ordu iraungo dute; lehena goizez izango da (08:00etan) eta bestea arratsaldez (16:00etatik aurrera). Egun berean, arratsaldez, 18:30ean, literatur hitzaldi bat egingo da Edorta Jimenezekin Otxarkoagako auzo-etxean.

Apirilaren 5ean, asteartea, 10:00etan, elikadura tailerra egingo da Santutxuko udaltegian. Hurrengo egunean, apirilaren 6an, Korrika Bilbora iritsiko da. Elorrietatik sartuko da 19:28an, eta Bilboko auzoetan zehar ibiliko da 23:31ra arte. Ordu horretan irtengo da euskararen aldeko lasterketa Zorrotzatik. Ibilbide osoa hemen ikus daiteke. 

Apirilaren 7an, osteguna, 18:30etik aurrera, Uribarriko udaltegiak kakorratz-laneko tailerra eskainiko du. Azken jarduera Aste Santuaren ondoren izango da, apirilaren 26an; gastronomia tailerra egingo dute, 18:30ean, Laboren, pasta agroekologiko eta artesanala egiten ikasteko. 

 

Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea webguneandarabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefonoan.