Dantzatzeak garunaren zaharkitzea motelarazi dezake

Dantzatzeak garunaren zaharkitzea motelarazi dezake Garunaren zaharkitzea borrokatzeko modurik dibertigarrienetakoa da dantzatzea. Zeren dantzatzea gorputzarentzat ariketa bikaina izateaz gain, gure garuna ere mugitzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzatzeak-garunaren-zaharkitzea-motelarazi-dezake/@@download/image/1sgadIAIdate_DDi1Fv6WQ-custom-Custom_Size___BeachBirds_Strauss_MCDC.jpg
2019/10/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Garunaren zaharkitzea borrokatzeko modurik dibertigarrienetakoa da dantzatzea. Zeren dantzatzea gorputzarentzat ariketa bikaina izateaz gain, gure garuna ere mugitzen du.
Dantzatzeak garunaren zaharkitzea motelarazi dezake

Dantzatzen zauden bitartean adinak ez du axola. Hain justu, helduenentzat modurik onena da dantzatzea gorputzaren eta garunaren arteko oreka mantentzeko. Ariketa fisikoak oro har, eta batez ere dantzak, garunaren zaharkitzea atzeratu baitezake etapa honetan.

Zahartzen goazen heinean aldaketak jazotzen dira gure garunean. Garuneko ehuna urritzen da, baita odol fluxua ere eta garun zelulen arteko komunikazioa kaskartzen da. Aldaketa guzti hauek funtzionamendu kognitiboan eragin dezakete, batez ere gauzak ikasi edo oroitzerako garaian.

Zenbait ikerketek adierazi dute zahartzaroan ariketa egiteak lagundu dezakeela narriadura kognitibo hau moteltzen. Zentzu honetan doa Neurology aldizkariak argitaratutako ikerketa ere. Dionez 50 urtetik gorako pertsonek erregularki ariketa egiten badute oroimenaren narriadura moteltzea lortzen dute.

Alta, ariketa modu erregularrean egitea eta ohitura bihurtzea ez da erraza izaten, are gehiago 50 urtetik gorako pertsonentzat. Baina bada modurik, gimnasio batean sartu gabe, edota korrika ateratzeko zapatilak jantzi gabe ariketa egiteako eta modu ezin dibertigarriagoan gainera, nola? Dantzatuz! Horrela adierazten du bederen Frontiers in Human Neuroscience aldizkariak bere ikerketa berrian.

Aipatutako ikerketa ondorio horietara iristeko 63-80 urte bitarteko 52 heldu aztertu zituen. Partaide bakoitza aleatorioki bi taldetan banatu ziren 18 hilabetetan zehar. Talde bati astero 90 minutuz dantza klaseetara joateko eskatu zitzaion. Beste taldeari indar eta erresistentzia frogak burutzea astero 90 minutuz.

Egunak aurrera egin ahala, esan beharra dago, jarduera fisikoa aldatzen joan zela talde bakoitzean. Horrela, dantza taldeak errutina berriak zituen bitartean astero, ariketak egiten zituen taldean errepikakorragoak izan ziren.

Dantzako errutinan modu konstantean eman ziren aldaketak bi astetik behin, pausuak aldatuz, erritmoak... partaideak ikaskuntza konstante batean mantenduz. 18 hilabeteren ondoren partaide bakoitzak garuneko erresonantzia magnetikoa burutu zuen eta ikerketa hasi aurretik zein ondoren antolaketa sentsorialaren proba egin zitzaien.

Ikertzaileek behatu dutenaren arabera bi taldeetako partaideen hipokanpoa handitu zen, nahiz eta dantza taldekoena gehiago. Horretaz gain, dantzatu zuten pertsonetan soilik hazi zen neuronen konexioa hipokanpoaren gunean, eta ikaskuntzaren garuneko gunean eta oroimena ere hobetu zen. Hain justu, garuneko aldaketek gehien eragiten duten guneak.

Guzti honez gain, ikertzaile taldeak aurkitu zuen dantza egin zuten partaideen oreka asko hobetu zela; entrenamenduko taldeetako partaideetan ez zen prozesurik nabaritu. Honek frogatzen du, ariketa fisikoaz gain, dantzatzean badaudela beste zenbait faktore onuragarri beste mota bateko ariketek ez dakartena. Dantzatzea tresna ahaltsua baita, gorputz zein garunari erronka berriak exijitzen dizkiona, batez ere zahartzaroan.