Dantza oinetakoak zintzilikatuta
21 urte baino ez ditu Sergei Poulin ballet dantzari bikainak. Hainbat herrialdetan adin nagusitasuna lortzen den unean, baina, dantzako zapatilak zintzilikatzea erabaki du gazte ukrainarrak, Londreseko Ballet Royal ospetsuan The Dream obra aurkeztu aurreko egunean. Twitter bidez eman du asmoaren berri, eta ikuskizuna protagonistarik gabe utzi du azken momentuan. "Garai nahasiak" bizi dituela argudiatu du. Ez da, ez, bakarra azkenaldian!