Dantz, musika elektronikoaren jaialdia jaio da

Dantz musika elektronikoaren jaialdia jaioko da irailaren 1 eta 2an, Donostian. Musika eskaintzaren artean hutsune bat ikusirik, doinu elektronikoen zaleentzako festa antolatzea erabaki dute hirian. Hala, jaialdia Egia aldean egingo dute, Tabakalera, Gazteszena eta inguruko beste hainbat lokalen artean.
Oraindik konfirmatzeko taldeak dauden arren, jaialdian izango dira, besteak beste Session Victim duo alemaniarra, Islam Chiosy & E.E.K. talde egipziarra, Berlingo Daniel Haaksman DJa, Nightmares On Wax britainiarra, Kiki Hitomi abeslari japoniarra eta Miguel A. García euskal herritarra. Hala, nazioartean musika elektronikoa lantzen duten musikari esanguratsuek inauguratuko dute jaialdia.
Egitarau osoa HEMEN.