Daniel Brühl: Munduko hiritarra

"Alemaniako ospitaleekin ez naiz fido". Amaren jaioterri kataluniarrean semea izan eta aitaren bizileku Koloniara bueltatu. Bide luzea egin du ordutik Europak.
Mugak desagertu dira eta txanponak batu gaitu. Eta mundu hobeago baten zutabeak ezartzear zirela, krisi ekonomikoak kitzikatuta, pikutara joatear da amets europarra. Bankuek jarri dituzte palak, politikariek egingo dute zuloa. Arteak salba gaitzala.
Ziurrenik, gaur egun ezagutzen dugun Europaren oinarri funtsezkoenetako bat 1989ko azaroaren 9an ezarri zen, Berlingo harresia eraistearekin batera. Bi Alemanien erdian, komatik atera berri den amari jazoera historikoa ezkutatzen dion semea begirunez gogoratuko du irakurleak. Good Bye, Lenin! (2003) mundu mailako arrakasta izan zen eta kontinentean etorkizuneko aktore gazte izendatua izateko balio izan zion Brühli. Diruaren hotsari men egin ordez, baina, mezu sozialak hartu zituen jomuga: aberatsen etika eta moral zalantzagarria (The Edukators, 2004) edota faxismoen doilorkeria (Salvador, 2006) kasu.
Txikien eta handien arteko balantzaren aldekoa da mutila. Orekan dago giltza. Euskal Herrian, Aitzol Aramaio zenaren esanetara aritu zen. Un poco de chocolate (2008) film intimista zen, norbanakoaren ametsak ardatz zituena. AEBetan, Tarantino terriblea izan zuen gidari. Inglorious Basterds (2009) urteko filma izan zen, alemaniarren zein europarron lotsa, yankiek mendekatu behar izan zuten.
Britainiar irlak bisitatu izan ditu, azkenaldian batez ere espainiar ekoizpenetan aritu da (Eva, 2011; Intruders, 2011; The Pelayos, 2012), eta hilabete honetan frantsesarekin ausartuko da, Et si on vivait tous ensemble komedian. Eta berriro Ozeano Atlantikoa gurutzatuko du. Bai, Hollywoodera joan da, Ron Howarden esanetara Niki Lauda pilotu austriarra gorpuzteko, Rush izenburudun filmean. Baina aurretik, Kubatik pasa da, 7 días en la Habana film kolektiboan bere hondar alea uzteko. Munduko hiritarra zarela esatea errazena da. Demostratzeko arte asko behar da, ordea.
Izena: Daniel Cesar Martin Brühl Gonzalez.
Jaioteguna: 1978-06-06.
Jaiolekua: Arenys de Munt (Herrialde Katalanak).
Ezizena: Gollum.
Aktore kuttuna: Isabelle Huppert.
Musika talde gustukoena: Bon Iver.
Gorroto du: Futbola.
Maite ditu: Mugimendu bakezaleak.

Nortasun Agiria