Dancer in the Dark (Bailar en la oscuridad) *****

Dancer in the Dark (Bailar en la oscuridad) ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dancer-in-the-dark-bailar-en-la-oscuridad/@@download/image/1p46-1.jpg
2000/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Lars von Trier. Aktoreak: Björk, Catherine Deneuve, Peter Stormare. Generoa: drama. Herrialdea: Danimarka. Urtea: 2000. Iraupena: 140 minutu.  
1.zenbakia
Dancer in the Dark (Bailar en la oscuridad)   *****
Dogma zinema mugimenduko arauak apurtu eta melodrama musikal eder eta hunkigarria sortu zuen Lars von Trier maisuak. Bertan, AEBetako fabrika batean gau eta egun lan egiten duen Selma etorkin txekiarraren rola jokatzen du Björk abeslari islandiarrak. Itsu geratzen ari da, eta ahalik eta diru gehien bildu nahi du gaixotasun bera duen semetxoari ebakuntza ordaintzeko. Selmak musikalak atsegin ditu, eta bizitzak ukatutako zoriona erdiesten du errealitate gordina musikal miragarri bihurtuz. Filmak Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma bereganatu zuen. The Sugarcubes taldeko abeslari ohiak, berriz, aktore onenaren saria. Ezinbestekoa.