Damutzen ez direnak

Damutzen ez direnak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/damutzen-ez-direnak/@@download/image/damutzen_ez_dir_1359555837.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Itsaso Araque Barriuso
137.zenbakia
Burgesia xehearen eta printzipioen endekapenaren garaiotan Europako hiri ezberdinetan bizi diren hiru gazteren egunerokoaz dihardu Itsaso Araquek bere lehen liburuan. Gizarte neoliberalaren zurrunbiloetan itota batzuetan, eta korrontearen menera eroso besteetan, bankari gazte bat, arkitekto bat eta kazetari bat. Nork bere bizitzan lehenesten duenaren inguruko gogoeta eta sistemari eginiko kritika, modu entretenigarri eta atseginean.