Damututako lapurrak

Cheltenhamen (Ingalaterra), Neptunoren omenezko iturrian, Jainko erromatarraren estatua bat dago, bere hiruhortzeko eta guzti. Bada hiriko hiru gaztek jainkoari bere tresna lapurtu zioten. Hurrengo egunean, baina, damutu zitzaien, eta barkamena eskatzeko ohar batekin itzuli zuten harrizko pieza zegokion lekura. Hori bai, ez dakigu estatuari apurtutako besoa non utzi zuten. Konponketa lanek 6.400 euroko kostua izango dute.