Dagoeneko iragarri dute ARF jaialdiko kartelaren aurrerapena

Dagoeneko iragarri dute ARF jaialdiko kartelaren aurrerapena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dagoeneko-iragarri-dute-arf-jaialdiko-kartelaren-aurrerapena/@@download/image/arf-kartela2014_1393580347.jpg
2014/02/28
berria
Ekainaren 20an eta 21ean egingo dute aurten Gasteizko Mendizabalako jaialdiaren hamalaugarren edizioa egingo dute aurten eta dagoeneko egin dituzte lehen iragarpenak.


Iaz bezala, aurten ere bi egunetan egingo dute Azkena Rock musika jaialdi ezaguna eta hitzordurako lau hilabete baino gutxiago gelditzen diren honetan iragarri dituzte kartela osatuko duten lehen izenak.

70eko hamarkadan Nueva Yorken sortutako Blondie taldea izango da, hain zuzen ere, bi kartel buruetako bat. Martxoaren 17an argitaratuko duten 'Ghosts Of Download' bilduma berria aurkeztera etorriko dira Mendizabalara.

Violent Femmes hirukotea izango da ARF jaialdiaren jarraitzaileentzat, aurtengo talde azpimarragarriena eta 2006an jaialdian aritu ziren Wolfmother taldea ere iragarri dute antolatzaileek.

Joe Bonamassa, Seasick Steve, Turbowolf, Kadavr, Royal Thunder eta Bombus laukotea dira orain arteko aurrerapena borobiltzen dutenak eta Euskal Herriko talde pare baten iragarpena ere egin dute. Koldo Soret (Surfin Kaos, Utikan, Chico Boom) eta Ursula Strong (Zuloak, Las Culebras) musikariek osatzen duten Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteari tartea egin diote 13 Left To Die gasteiztarrekin batera.

Azkenik, kartelaren aurrerapenarekin batera, jaialdiaren bi egunetako bonoa 61 eurotan –banaketa gastuak barne– eskuratzeko aukera martxoaren 18ra bitarte luzatuko dutela ere iragarri dute antolatzaileek.