Dagoeneko argitaratu dute EHZ jaialdiko egitaraua

Dagoeneko argitaratu dute EHZ jaialdiko egitaraua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dagoeneko-argitaratu-dute-ehz-jaialdiko-egitaraua/@@download/image/20124301742ehz_afitxa-1.jpg
2012/12/13
berria
Dagoeneko argitaratu dute EHZ jaialdiko egitaraua
Ekainaren 29tik uztailaren 1era bitarte izango da Heletan EHZ jaialdiaren XVII. edizioa eta dagoeneko antolatzaileek konfirmatu dituzte bertan parte hartuko duten talde guztiak. Matxura, Vendeta, Lisabö, Gojira, The Sparteens, Su Ta Gar, Sepultura eta Bebe dira, besteak beste, 60 emanaldien artean azpimarragarriak, eta dagoeneko sarrerak salgai daude.


Martxoan EHrZ lehiaketaren finalerdia egin zuten Donostian eta apirila hasieran berriz finalaren berri eman genizuen, eta dagoeneko publikatu dute aurtengo edizioaren kartel osatua.
Ekainaren 29an hasiko da eta uztailak 1ean amaituko da Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 17 edizioa. Hirugarrenez, Heletan izango da eta dagoeneko antolatzaileek konfirmatu dituzte kartela osatzen duten talde guztiak.
Musika emanaldietaz haratago ere, hamaika hitzordu nagusituko dira asteburu guztian zehar Heletan. Horien artean kale animazioak, dantza emanaldiak eta erakusketak izango dira.
Jaialdiak 60 emanaldi eskainiko ditu 3 egunetan eta sarrerak dagoeneko salgai daude EHZ jaialdiaren webgunean edo www.ticketmet.fr webgunean. Hiru egunetarako bonoa 50 eurotan, baina bizkor ibili, kopurua mugatua baitago.

Egitaraua:



Ekainak 29, ostirala:
Gibelherrin
18:30etan Cobra
20:15etan Gojira
22:10etan Danakil
00:10etan Public Enemy
02:05etan We Are Standard
Urbeltzetan
19:30etan Islaia
21:25etan Anai Arrebak
23:10etan Miyavi
01:20etan Matxura
03:05etan Moï Moï
Antxartean
16:00etan If Renaud Was a Punk
17:00etan Bilau
Plazan
16:00etan Elektotxaranga
Itsasoan
15:00tan Mobydick
Erregelun
19:00etan Presoak Zuzenean Gaualdia: Debekatua dago oroitzea

Ekainak 30, larunbata:
Gibelherrin
19:00tan 17 Hippies
20:45etan Youssoupha
22:25etan Esne Beltza
00:30etan Sepultura
02:30etan The Bloody Beetroots DJ Set
Urbeltzetan
18:15etan Sleeppers
20:00etan ?
21:45etan Lisabö
23:35etan The Moorings
01:40etan South Central
Antxartean
16:00etan Rap TOpagunea (2zio + Sarrazin)
Plazan
15:00etan Docteur Troll
16:00etan Orkresta
16:30etan SOS Dance
16:50tan La Focdamn
17:30etan Dantzaz (dantza)
18:00etan Prana (dantza)
18:30etan Balsamo (antzerkia)
Itsasoan
15:00tan Miren gaztañaga (antzerkia)
16:00tan Josune Monton (antzerkia)
17:00etan Orchestra Chakaraka
Erregelun
16:00tan Konferentziak: Sexualitatea, Lurraldetasuna (Axisko eta Edorta)

Uztailak 1, igandea:
Gibelherrin
16:00tan The Abyssinians
18:99etan Bebe
20:00tan Su Ta Gar
22:05etan Raggasonic
Urbeltzetan
17:00etan Laket
19:10etan Vendetta
21:15etan HK & Saltimbanks
Antxartean
16:00etan IPK Prod
Plazan
15:00etan Docteur Troll (antzerkia)
16:00etan Prana (dantza)
16:30etan Balsamo (antzerkia)
16:50tan Kukai (dantza
17:00etan Artzain Xakur Txapelketa
Itsasoan
15:00tan Xentimorik gabe (antzerkia)
16:00tan BEhelaino / Sorgin (dantza)
Erregelun
11:00tan Elkarteen Herrixka
13:00etan Zikiroa
14:00etan Lipdub